XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...); mendeku egarriz ari zela; ez zion axolarik baina; azkeneraino joan beharra zegoen.
Hurrengo egunean elkar ikusi genuen.
Dolores-ek asko aldatu zuen azken bi urtetan ikusi ez nuenez gero.
Emakumeturik zegoen; baina emakume eder eta bikaina benetan.
Amets egiten ari nintzela iruditu zitzaidan.
- Bizia horrela ote?- galdetzen nion neure buruari ostaturakoan.
Bizi-berritze liluragarri bat zen.
Mundua inguratu eta Itsaso Bareko uhartetako bizigiroaren haragizko atseginez gozatu ondoren; Atlantiko-ko hurakanekin, Txina-ko itsasoko tifoiekin eta Itxaropen Oneko Lurradarreko horma-uharteekin borrokan jardun eta gero, maite zaituela esaten dizun emazteki gazte, polit eta markesa batekin aurkitzea handi da gero!
Ikusitakoak ikusita, nere buruari zahar irizten nion eta bidebatez gazte bihotz-eraginez.
Egoera zoragarriagorik!
Ez nuen, artean, dukesak eta gazte handinahiak bakarrik ageri diren Balzac-en elaberririk irakurri; baldin leitu izan banu, neure buruari birritan interesgarriago iritziko nioke.
Nere baitan somatu nuen segurtapenak izukaitz bihurtu ninduen.
Gogoan daukat nola joan nintzen zenbait aldiz Dolorcitas-en palkora, teatroan.
Dolores-ek erregin-gai zirudien.
Nik, entailaturiko frak urdina, botoi urreztatuz,
Jendeak, disimulatuki, behatzez apuntatzen ninduen.
Norbaitek esan balit errege, czar, enperadore, zortearen seme kuttun nintzela, erdeinu harroputzez begiratuko nioke.